2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

IKASLEEN GURASOEN LANBIDEAK

Apirilean lanbideak gaiari ikasten laguntzeko euskara dakien familiakide edo laguna etor daiteke gelara bere lanari buruzko hitzaldia ematera. Anima zaitezte!

ZEMENTU MUSEORA JOAN GINEN...

Martxoaren 24ean Añorgako Zementu museora abiatu ginen bigarren mailako ikasle-irakasleok tailer batean parte hartzeko.Hona hemen egindako argazkiak

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

ONGI ETORRI, MAITE!

Lourdes joan zaigu iraila arte eta bere ordez, irakasle berria etorri da :Maite.
Espero dugu ongi portatzea...

AGATE DEUNAREN BEZPERA EGUNA

Gaur eguerdian, ohitura zaharrari jarraituz, patiora atera gara  Agate Deunaren koplak abestera. Hotz handia kentzeko,makila gogor jo dugu eta ,jakina, baten bati  makila hautsi zaio.

MENDILLORRIKO UR BILTEGIETAN BISITAN.

2015eko urtarrilaren 28an ,bigarren mailako ikasleak Mendillorriko ur biltegietara joan ginen. Itzultzean mezu garrantzitsua ekarri genuen:
Depósito Mendillorri
..ura zaindu behar dugula!