2023(e)ko urriaren 26(a), osteguna

ORGI OIHANEAN

 

ORGI

1. mailako ikasleak




Urriaren 25ean Elorriko lehenengo mailako ikasleak Orgi Oihanera joan ginen. Hara iritsi eta basoan zehar Beatriz eta Sergiorekin haritza, ezkurraren ipuina eta igela eta hegaztien bitxikeriak ikasi genituen. Hamaiketakoa hartu ondoren eskolara bueltatu ginen.








2023(e)ko urriaren 24(a), asteartea

ERRIBERRIKO JAUREGIA

 ERRIBERRIKO JAUREGIA


2.mailako neska eta mutilok Erriberriko Jauregia ezagutu dugu. Hamaiketako goxoa jan ondoren, bi orduko bisita izan dugu, gauza interesgarriak entzun eta ikusi ditugu. Bisita amaitzeko, eskulan polita egin dugu. Euria egin du, baina arropa aproposa eraman dugunez, ongi egon gara. Bazkal ondoren, lagun artean gustora jolasten aritu gara. Egun zoragarria pasa dugu!! Ikusi ARGAZKIAK