2019(e)ko martxoakren 29(a), ostirala

EMAKUME ERALDATZAILEAK

Atzo, gure Erlantzaren amatxiren bisita, gelan, izan genuen. Bere izena María Luisa da eta bere txikitako eta gazteetako bizipen batzuk kontatzera etorri zitzaigun.
Bere familia handia zen: ama, aita eta zazpi anai-arrebak ziren.Zaharrek txikiak zaintzen zituzten.
Amak guztiei arropa egiten zien, eta, Erramu igandean arropa estreinatzeko eguna zen. Amak arropa eskuz garbitzen zuen.
Eskolan, neskak, maistra batekin zeuden, eta, mutilak, maixu batekin beste eskola batean zeuden.
Liburu bakarra zeukaten: entziklopedia bat, eta, dena buruz eta kantatzen ikasten zuten.
Zertan jolasten zuten? Ba, soka-saltoan, kromoetan,...
Gaztetan, neskak eta mutilak bereiztuta ibiltzen ziren. Mutilak tabernetara sartzen ziren, erretzen zuten,... baina, neskek hori egiten bazuten edo prakak erabiltzen bazituzten, gaizki ikusita zegoen. Beraz, Maria Luisak emakumeen eskubideen aldeko borrokatu egin zuen; hots, berdintasunaren alde.
Garai hartan, Franko-k agintzen zuen. Honek, beste gauzen artean, euskeraz hitz egitea debakatu egin zuen. Gure Maria Luisak, honen aurka, ere, borroka handia egin zuen, eta, Iparraldera bizitzera joan behar izan zuen. Han bere seme-alabak jaio ziren.
María Luisa, ere, irakaslea eta parlamentaria izan da.

MARIA LUISA, ESKERRIK ASKO GURE GELARA ETORTZEAGATIK!!


2019(e)ko martxoakren 28(a), osteguna

LEHEN GIZAKIAK

LEHEN GIZAKIAK IKASTEN ARI GARA :

- NORTZUK ZIREN.
- NON BIZI ZIREN.
- ZER JATEN ZUTEN.
- ZER EGITEN ZUTEN.
- NOLA JANZTEN ZIREN.
- HAIEK EGINDAKO ARTELANAK.


2019(e)ko martxoakren 14(a), osteguna