2024(e)ko apirilaren 21(a), igandea

TAILERRETAN DONIBANE GARAZIKO MERKATUA

DONIBANE GARAZIKO MERKATUA

Hamaika dira Euskal Herrian topatu ahal ditugun txoko politak. Oraingoan lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Donibane Garazi ezagutzen egon gara, bertako merkatua zehazki. 

Produktu desberdinen hiztegia, prezioak, formak... landu ditugu eta sukaldean Euskal Pastelak egin ditugu... zeinen onak!!!

Jarraian uzten dizkizuegu zenbait argazki: ARGAZKIAK

2024(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

TAILERRETAN KORRIKA

HARRO HERRI KORRIKA



Elorriko Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Korrika tailerretan ospatu dugu, sekulako emozioa korrika hasi zen egunean!!

Korrika zer den, aurtengo ibilbidea eta abestia ikasi ditugu. Gainera, gure auzotik korrika egiteko prestatu gara: pankarta eta petoak sortu ditugu, eta energia handia ematen digun txokolatea prestatu dugu.

Hementxe uzten dizkizuegu argazki batzuk: ARGAZKIAK

GORA KORRIKA!!





2024(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

Miren Agur Meaberekin topaketa

 MIREN AGUR MEABE

ESKERRIK ASKO









Nola disfrutatu dugun Miren Agur Mebek idatzitako Katta liburu bilduma irakurtzen. Gure ipuinak ere asmatu ditugu eta marrazki zoragarriak egin ditugu. Oso interesgarria izan zen kontatu ziguna eta gainera liburu markatzaileak sinatu zizkigun. Eskerrik asko Miren Agur!! ARGAZKIAK




2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

ARTE TAILERRA. GORBEIA, NEGUA

 GORBEIA NEGUA

ARTE TAILERRA



Neguan gaude eta eguraldian nabaritzen dugu, hotza eta honekin batera elurra. Oraingoan paperarekin elur malutak egin ditugu. Arretaz pausu guztiak jarraitu ditugu eta bakoitzak gure elur maluta egin dugu, batzuk margotu dute eta beste batzuk neguaren inguruko marrazki librea egin dute. Legoekin ere paisai elurtua eta elurra kentzeko makina sortu dute, artista hutsak!!ARGAZKIAK

2024(e)ko otsailaren 9(a), ostirala

IHAUTERIAK ITALIA. ARTE TAILERRA

 ARTE TAILERRA

ITALIAKO IHAUTERIAK



Euskal Herriko ihauteriak zoragarriak dira, baina oraingoan Italiakoak ezagutzera joan gara. A ze maskara politak dituzte. Gureak ere oso dotoreak geratu dira eta primeran pasa dugu. ARGAZKIAK


2024(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

MATE TAILERRA

   MATE TAILERRA ৩

Ikusi duzuenez, Elorri eskolako lehenengo zikloko ikasleok oso ekintza politak egiten ditugu. 

Hurrego argazkietan Mate tailerreko ekintza desberdinetako argazkiak ditugu, ziur gustatuko zaizkizuela! 

Argazkietan klik egin eta disfrutatzera!







MATE TAILERRA

  MATE TAILERRA ৩


Mate tailerrean zenbakiekin eraikuntzak egiten oso gustora egoten gara. 

Argazki honetan 19ko harresi erraldoia egin dugu.


Sakatu botoia ikusteko zeinen ongi aritzen garen guztiok: ARGAZKIAK


LH1B - SATA AGEDA

 SANTA AGEDA EGUNA ESKOLAN

Eskolan Santa Agedaren eguna ospatu dugu eta asko disfrutatu dugu!

Txapela buruan, zapia lepoan eta makila eskuan, abesti hauek kantatu ditugu:

Santa Ageda eta Oles oles

Bagare

Hementxe ditugu LH1.B ikasleen argazki batzuk: ARGAZKIAK


MATE TAILERRA

 MATE TAILERRA ৩

Kaixo kaixo!

Ikasturtea hasi zenetik, matematika tailerrean oso-oso gustora ibili gara lanean. 

Badakizue zer? badugu txoko bat non diru asko-asko dugun, espero dugu eskolan lapurrik ez sartzea, bestela... Hala ere, lapurtzen badigute lasai egongo gara, dirua gezurrezkoa baita.


ARGAZKIAK





2024(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

ARTE TAILERRA. ALEMANIA

 ARTE TAILERRA

ALEMANIA

Oraingoan etxetik urrun joan gara, Alemaniara hain zuzen ere. Euskal Herrian ere mural ederrak ditugu baina Alemaniakoak aztertzen egon gara. Guk ere tailerrean gure muralak osatu ditugu, bakoitzaren lan txikiarekin, lan handia lortu dugu denon artean. Sortzen oso ongi pasa dugu. ARGAZKIAK

2024(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

MENDILLORRIKO UR BILTEGIAK

 MENDILLORRIKO UR BILTEGIAK





Eskolatik ze gertu ditugun ur biltegiak, paseo polita eman dugu. Ura, balio handia duen baliabide naturala dela argi geratu zaigu. Ura nola iristen den gure etxeetara erakutsi digute. Garrantzitsuena, gure altxorra zaindu behar dugula. ARGAZKIAK