2019(e)ko urtarrilakren 22(a), asteartea

IZASKUN MUJIKA IPUIN KONTALARA GURE GELAN

GAUR. IZASKUN MUJIKA BERE SASKIAREKIN  GURE GELARA ETORRI DA ETA IPUIN ZORAGARRI BATZUK KONTATU DIZKIGU:
- "KALAPITA MONSTRUA"
- "UMETXO BIBOTEDUNA"
- "ERRUSIAKO KOLOBOK-a"
- "BAIONAKO ALARGUNA"
PRIMERAN PASATU DUGU!!

2019(e)ko urtarrilakren 21(a), astelehena

KONTSUMO TAILERRA: AZUKREA NONNAHI

GELAN KONTSUMO ARDURATSUAREN INGURUAN TAILER BAT IZAN DUGU. BERTAN, EGUNERO JATEN DITUGUN ELIKAGAIEK DAUKATEN AZUKREA AZTERTZEN IBILI GARA. IÑAKIK, EGUNERO, 6 AZUKRE KOXKOR BAINO EZ GENUELA JAN BEHAR ESAN DIGU, ETA,  ONDOREN, ETXERAKO LAN BAT BIDALI DIGU:

sin azucar.org ORRIALDEAN SARTU BEHAR DUGU ETA BERTAN, GAUR EGIN DUGUN MERIENDAK DAUZKAN AZUKRE KOXKORRAK ZENBATU. ZENBAT?? 6 BAINO GEHIAGO??

OLENTZERO

EMOZIOZ BETERIKO EGUNA IZAN DA GAUR, OLENTZERO GURE ESKOLARA ETORRI DA ETA.
JAIALDIAN "OLENTZERO SKA" ABESTU ETA DANTZATU EGIN DUGU. PRIMERAN PASATU DUGU!!

2019(e)ko urtarrilakren 10(a), osteguna

AZAROAK 23 ARGAZKIAK

AZAROAK 23AN, EMAKUMEEK SUFRITZEN DUTEN INDARKERIAREN KONTRAKO  RAP BAT PATIOAN KANTATU ETA ABESTU GENUEN.
AURREKO EGUNETAN, GELAN, LELOA ETA DANTZA IKASI GENITUEN. HORRETAZ GAIN, "LOLA" IZENEKO IPUIN BAT LANDU GENUEN, ETA, DENOK SUPER HEROIAK ETA AUSARTAK GARELA IKASI GENUEN.

HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK:


KONTSUMO TAILERRA BIGARREN MAILA

Elorrira bueltatu eta berehala lehengo tailerra egin genuen. Kaso honetan material erreziklatuekin bolo jolasa denen artean egin genuen eta gero Iñakirekin jolastu genuen.


Mendillorriko ur biltegia

Hotza egin duen arren, primerako eguna pasa dugu uraren prozesuak ikasten eta ur biltegiko espazio desberdinak ikusten.