2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

ALAINE AGIRRE BIGARREN MAILAKOEKIN

Abenduaren zazpian Alaine Agirre idazlea gure eskolara etorri zen bigarren mailakoekin solas egiteko.
Berak idatzitako .-Martin - izeneko liburua aurretik gelan landu genuen.

Primeran pasatu genuen berarekin.. eta jolas batzuk ere izan genituen
Eskerrik asko Alaine, etortzeagatik

 zoragarria  zara.

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

ERRIBERRIRA JOAN GINEN......

Kaixo. Azaroaren 15ean bigarren mailakoak Erriberriko gaztelua ikustera joan ginen. Jauregi ederra bisitatu genuen eta bukaeran printzeen dorrean jolastu genuen.



2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

KONTSUMO TAILERRA ESKOLAN

Azaroaren 6an kontsumo tailerra izan genuen Leireren gelan. Azukre asko dagoela elikagai gehienetan erakutsi ziguten eta kontuz zer jaten dugunarekin.......Argi dago gure jateko ohiturak aldatu beharko ditugula...


2. MAILAKOAK ELTSON

Urriaren 31an Bigarren mailakoak Eltsoko eztiaren museo ikusi ondoren honako argazkiak egin genituen. Oso ezti goxoa probatu genuen hamaiketakoa baino lehen.

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Gazteluak, zaldunak... eta denda!

Gaur saio libre bat izan dugu eta batzuk oso gustura aritu gara gelako gazteluarekin jolasean. Beste batzuek, ordea, dendan ibiltzea nahiago izan dute. Astelehen bikaina gaurkoa!




2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

2. MAILAKO A TALDEA BARATZEAN.

Baratza aurrera doa eskolan. Guk kurtso hasieran aurreratu ginen eta zerba, perexila et borraja jarri genituen. Bisitan ureztatu genituen eta beste barazki batzuk jarri genituen.. eskarola,atxikoria...



2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

Heziketa emozionala

Aurreko astean gure emozioekin lanean hasi ginen. Horretarako, bakoitzak emoji batzuk sortu genituen eta tutoretza programaketako lehenengo jarduera baloratzeko erabili genituen. Lehenengo jarduerak, puxiken jolasak, oso harrera ona izan zuen ikasleen artean.





BARATZEAN LANEAN!!

1. MAILAKOOK, BARATZEAN LANEAN IBILI GINEN. BARAZKI HAUEK LANDATU GENITUEN: -ATXIKORIOAK
                       -TIPULAK
                       -ESKAROLAK

EREIN, ERE, EREIN EGIN GENITUEN HAZI HAUEK: -BARATXURIAK
                                                                                               -ILARRAK

ORAIN ITXOIN BEHAR DUGU, ETA.... NOIZEAN BEHIN UREZTATU BEHARKO DITUGU!!

2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

MENDILLORRI AUZOAN ZEHAR.

Irailaren 24an, bigarren mailakoak Leire eta Javierrekin  lagunduta Mendillorri auzoan zehar ibili ginen. Oso ongi pasatu genuen eguraldia  ibiltzeko aproposa  izan zen. Eguerdian bueltatu ginen ikastetxera.

2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

NAFARROAKO MUSEOA

Nafarroako Museoan plastika tailerra burutu dugu. Familia ezberdinak osatu ditugu.


BEINTZA-LABAIEN

1. eta 2. mailako ikasleak Beintza-Labaieneko "ORBELA" aterpean gau bat pasatzen egon gara.Taloa egin eta jan egin dugu, "Lezealdetxiki" kobazuloan sartu gara, Herri Kirolak egin ditugu... eta bikain pasatu dugu.



2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

LIBURU AZOKA

Urtero bezala "Liburu Azoka" egin dugu eskolan. Irakurritako liburuak etxetik ekarri eta beste hainbeste eramateko aukera izan dugu. Gure artean moldatu gara liburu berbera nahi izan dugunean. Gustura gelditu gara!

                                      

2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna

2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

ILUNBERRIKO ARROILAN .

Apirilaren 24an Lehen mailako ikasleok Ilunberriko Arroila ikustera joan ginen museo ikusi ondoren. Oso ongi pasa genuen eguraldia ezin hobea  izan zelako.



2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

ARTE SORMENA HONDAKINAK ERABILITA

Mankomunitateak antolatzen duen tailerrean parte hartu dugu. Birziklatzeko materialak erabiliz animaliak eta landareak egin ditugu.
Zaborra lurrera ez botatzeko konpromezua  sinatu dugu.


2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

ZEMENTU MUSEOA

Duela gutxi AƱorgako Zementu Museoa bisitatu dugu. Gauza asko ikasi dugu:

  • Zementua hauts grisa dela.
  • Zementua egiteko bi harri mota behar direla, kareharria eta marga izenekoak eta harri hauek harrobietatik ateratzen direla.
  • Harriak apurtzeko lehergailuak jartzen dituztela mendian.
  • Zementua urarekin nahasi behar dela erabili ahal izateko eta orea lehortzen denean oso gogorra bihurtzen  dela.
Guk zementuzko eskulturak egin ditugu eta dibertigarria izan da!