2020(e)ko otsailakren 17(a), astelehena

NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNA







MENDILLORRIKO UR-BILTEGIAK

Uraren gaia bukatzeko asmoz, gaur, Mendillorriko biltegietara, oinez, bisitatzera joan gara.

Han, maketa batean, guk edaten dugun ura nondik datorren ikusi dugu. Gero, uraren erabilpena, Erromatarren garaitik gaur egun arte, bideo batean 3Dn ikusi egin dugu. Ondoren, parkean zehar buelta bat eman dugu zuhaitzak eta hegaztiak ikusteko asmoz. Azkenik,"ingeniero" bihurtu gara, eta, bikoteka, uraren zikloa osatu egin dugu.

Primeran pasatu dugu!!












































2020(e)ko otsailakren 13(a), osteguna

URAREN BIDAIA HIRIAN!!

URA IKASTEN ARI GARA, ETA, ASTE HONETAN, URAREN ZIKLOARI BURUZKO TAILER BAT EGIN DUGU GELAN.

TALDEAK EGIN GENITUEN, ETA, ANTZARA JOKUAN JOLASTEN IBILI GINEN. ZENBAKI BAKOITZARI GALDERA BAT ZEGOKION ETA ERANTZUN BEHAR GENUEN ETA EXPERIMENTUAK ERE EGIN GENITUEN.

OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!!