2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

ELTSOKO EZTI-MUSEOAN

Intsektuen gaia borobiltzeko asmoz, Eltsoko Ezti museora joan ginen.

Han, Karlak erleari buruzko bitxikeria asko kontatu zizkigun.

Eztia jan genuen eta  goxo-goxo zegoen.

Primeran pasa genuen!!

2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

GAIZKAREN MARISORGINA!!

Gaur, Gaizkak bere aitak baratzean harrapatutako marisorgin bat, gelara ekarri du!!
Marisorgina intsektu luze bat da (6 zentimetrokoa da).
Besoak burua baino aurrerago dolesten ditu.
Euliak, matxinsaltoak, tximeletak,... jaten ditu.
Arra emea baino txikiagoa da.
Emeak, arrak estali ondores,jaten du.
Hona hemen argazki batzuk:


AINIZEREN OSABA GURE GELAN

Urriaren 25ean, arratsaldean, Ainizeren osabaren bisita gelan izan genuen. Kike du izena eta biologoa da.
Intsektuei buruz hitz egin zuen:

-Intsektuak mundo osoan bizi dira.
-Bere gorputza hiru zatitan banatuta dago: burua, toraxa eta abdomena-
-Bi antena eta sei hanka dituzte.
-Ornogabeak dira.
-Orojaleak dira.
-Obiparoak dira.
Batzuk metamorfosia sufritzen dute.
-Intsektuak naturarako oso onuragarriak dira.
-Batzuk kolore biziak dituzte beren burua etsaietatik babesteko.
-Batzuk kamuflatu egiten dira.

Asko ikasteaz gain, primeran pasa genuen!!

                  ESKERRIK ASKO, KIKE!!!

2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

TXITOAK JAIO DIRA!!

Bost urteko haurrak "Hegaztiak" ikasten ari dira, eta,... gauza harrigarri bat gertatu egin zaie: Txitoak izan dituzte!!
Nola da posiblle hori? Ba, inkubagailu batean 37gradutan arrautzak jarri dituzte eta 21 egun pasata, jaio egin dira eta gu bisitan egon gara. Benetan hunkigarria izan da!! ESKERRIK ASKO!!!!



















2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

AUZOAN ZEHAR!!

Irailean zehar, Ingurunean, "Mendillorri auzoa" landu  dugu, eta, bukaeran ibilaldi bat egitera joan ginen. Hona hemen argazki batzuk: