2024(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

TAILERRETAN KORRIKA

HARRO HERRI KORRIKA



Elorriko Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Korrika tailerretan ospatu dugu, sekulako emozioa korrika hasi zen egunean!!

Korrika zer den, aurtengo ibilbidea eta abestia ikasi ditugu. Gainera, gure auzotik korrika egiteko prestatu gara: pankarta eta petoak sortu ditugu, eta energia handia ematen digun txokolatea prestatu dugu.

Hementxe uzten dizkizuegu argazki batzuk: ARGAZKIAK

GORA KORRIKA!!





2024(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

Miren Agur Meaberekin topaketa

 MIREN AGUR MEABE

ESKERRIK ASKO









Nola disfrutatu dugun Miren Agur Mebek idatzitako Katta liburu bilduma irakurtzen. Gure ipuinak ere asmatu ditugu eta marrazki zoragarriak egin ditugu. Oso interesgarria izan zen kontatu ziguna eta gainera liburu markatzaileak sinatu zizkigun. Eskerrik asko Miren Agur!! ARGAZKIAK




2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

ARTE TAILERRA. GORBEIA, NEGUA

 GORBEIA NEGUA

ARTE TAILERRA



Neguan gaude eta eguraldian nabaritzen dugu, hotza eta honekin batera elurra. Oraingoan paperarekin elur malutak egin ditugu. Arretaz pausu guztiak jarraitu ditugu eta bakoitzak gure elur maluta egin dugu, batzuk margotu dute eta beste batzuk neguaren inguruko marrazki librea egin dute. Legoekin ere paisai elurtua eta elurra kentzeko makina sortu dute, artista hutsak!!ARGAZKIAK

2024(e)ko otsailaren 9(a), ostirala

IHAUTERIAK ITALIA. ARTE TAILERRA

 ARTE TAILERRA

ITALIAKO IHAUTERIAK



Euskal Herriko ihauteriak zoragarriak dira, baina oraingoan Italiakoak ezagutzera joan gara. A ze maskara politak dituzte. Gureak ere oso dotoreak geratu dira eta primeran pasa dugu. ARGAZKIAK