2018(e)ko martxoakren 21(a), asteazkena

ARTE SORMENA HONDAKINAK ERABILITA

Mankomunitateak antolatzen duen tailerrean parte hartu dugu. Birziklatzeko materialak erabiliz animaliak eta landareak egin ditugu.
Zaborra lurrera ez botatzeko konpromezua  sinatu dugu.


2018(e)ko martxoakren 20(a), asteartea

ZEMENTU MUSEOA

Duela gutxi AƱorgako Zementu Museoa bisitatu dugu. Gauza asko ikasi dugu:

  • Zementua hauts grisa dela.
  • Zementua egiteko bi harri mota behar direla, kareharria eta marga izenekoak eta harri hauek harrobietatik ateratzen direla.
  • Harriak apurtzeko lehergailuak jartzen dituztela mendian.
  • Zementua urarekin nahasi behar dela erabili ahal izateko eta orea lehortzen denean oso gogorra bihurtzen  dela.
Guk zementuzko eskulturak egin ditugu eta dibertigarria izan da!