INGURUNEAN, "URA"-RI BURUZ GAUZA ASKO IKASTEN ARI GARA ETA HAIEN ARTEAN "URAREN ZIKOA".
EGUZKIAK ITASO, ERREKAkO,... URA BEROTU EGITEN DU ETA LURRUNDU EGITEN DA HODEIAK SORTUZ. HODEIEK PISU HANDIA HARTZEN DUTE ETA, AZKENEAN, EURIA, ELURRA EDO KAZKABARRA EGITEN DU.
HORRELA ERREKAK JAIOTZEN DIRA. HASIERAN, ESTUAK DIRA ETA URA , ALDAPA BEHERA, AZKAR JOATEN DA. GERO, BESTE IBAIEKIN ELKARZEN DIRA ETA ZABALAGOAK EGITEN DIRA ETA MANTSOAGO IBILTZEN DIRA.
"LUR" PLANETAN, UR EDANGARRIA GUTXI DAGOENEZ, GIZAKIOK, URA GORDETZEKO URTEGIAK EGITEN DITUGU. NAFARROAN URTEGI BATZUK DAUDE: ALLOTZ, EUGI, ITOIZ, IESA,...
URTEGIKO URA EDANGARRI BIHURTZEKO, HODI HANDI BATZUEN BIDEZ, ARAZTEGIRA ERAMATEN DUTE ETA HAN , URARI, ZIKINKERIA GUZTIAK KENTZEN DIZKIOTE.
GERO, UR GARBIA, UR-BILTEGIETAN GORDETZEN DA.
HANDIK, GURE ETXEETARA, OSPITALEETARA, LANTEGIETARA, ESKOLETARA, KIROLDEGIETARA,... JOATEN DA.
URA, ERABILI ONDOREN, ZIKINDU EGITEN DA ETA, HODI HANDI BATZUEN BIDEZ, UR-ZIKINEN ARAZTEGIRA JOATEN DA ETA HAN, AHALIK ETA ZIKINKERIA GEHIEN KENTZEN DIOTE.
URA, GARBITU ETA GERO, IBAIRA BUELTATZEN DA.
HAU , ETENGABE, ERREPIKATU EGITEN DA. HORRELAKOA DA "URAREN ZIKLOA"!!
ESPERIMENTUA: "URAREN ZIKLOA"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina