2024(e)ko maiatzaren 26(a), igandea

KANPALDIA BASABEREN

 

KANPALDIA



Esperientzia zoragarria izan dugu lehenengo eta bigarren mailakoek Basaberen. Animaliak ezagutu ditugu, pizza eta xaboi tailerrak egin ditugu, menditik paseoa eman dugu, herri kirolak burutu ditugu eta tirolinatik botatzean, gozatu dugu. Errepikatzeko gogoarekin geratu gara, hurrengoan bi gau joan beharko dugu. Argazkiak ikusi nahi?   ARGAZKIAK

2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

TAILERRETAN TRANSUMANTZIA

 TAILERRETAN TRANSHUMANTZIA



Transhumantziaren inguruan hitz egiten egon gara oraingoan. Pertsonek euren abereekin batera burutzen dituzten urrutiko larre-aldaketa eta horietarako aldikako ibilaldi finkoei buruz. Urtaroak aipatu ditugu eta ekintza desberdinak burutu ditugu tailerretan. 

Sukaldaritzan, migak prestatu dituzte, Euskara tailerran argazkien deskribapenak oinarri izanda jolasak egin dituzte, Matematikan, denbora neurtzen egon dira eta dendarekin jarraitu dute eta arte tailerran artilearekin arte lan desberdinak egiten ikasi dute. 

Beti bezala, asko disfrutatu dute.  Hona hemen ARGAZKIAK

2024(e)ko apirilaren 21(a), igandea

TAILERRETAN DONIBANE GARAZIKO MERKATUA

DONIBANE GARAZIKO MERKATUA

Hamaika dira Euskal Herrian topatu ahal ditugun txoko politak. Oraingoan lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Donibane Garazi ezagutzen egon gara, bertako merkatua zehazki. 

Produktu desberdinen hiztegia, prezioak, formak... landu ditugu eta sukaldean Euskal Pastelak egin ditugu... zeinen onak!!!

Jarraian uzten dizkizuegu zenbait argazki: ARGAZKIAK

2024(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

TAILERRETAN KORRIKA

HARRO HERRI KORRIKA



Elorriko Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Korrika tailerretan ospatu dugu, sekulako emozioa korrika hasi zen egunean!!

Korrika zer den, aurtengo ibilbidea eta abestia ikasi ditugu. Gainera, gure auzotik korrika egiteko prestatu gara: pankarta eta petoak sortu ditugu, eta energia handia ematen digun txokolatea prestatu dugu.

Hementxe uzten dizkizuegu argazki batzuk: ARGAZKIAK

GORA KORRIKA!!





2024(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

Miren Agur Meaberekin topaketa

 MIREN AGUR MEABE

ESKERRIK ASKO









Nola disfrutatu dugun Miren Agur Mebek idatzitako Katta liburu bilduma irakurtzen. Gure ipuinak ere asmatu ditugu eta marrazki zoragarriak egin ditugu. Oso interesgarria izan zen kontatu ziguna eta gainera liburu markatzaileak sinatu zizkigun. Eskerrik asko Miren Agur!! ARGAZKIAK




2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

ARTE TAILERRA. GORBEIA, NEGUA

 GORBEIA NEGUA

ARTE TAILERRA



Neguan gaude eta eguraldian nabaritzen dugu, hotza eta honekin batera elurra. Oraingoan paperarekin elur malutak egin ditugu. Arretaz pausu guztiak jarraitu ditugu eta bakoitzak gure elur maluta egin dugu, batzuk margotu dute eta beste batzuk neguaren inguruko marrazki librea egin dute. Legoekin ere paisai elurtua eta elurra kentzeko makina sortu dute, artista hutsak!!ARGAZKIAK