2024(e)ko maiatzaren 26(a), igandea

KANPALDIA BASABEREN

 

KANPALDIA



Esperientzia zoragarria izan dugu lehenengo eta bigarren mailakoek Basaberen. Animaliak ezagutu ditugu, pizza eta xaboi tailerrak egin ditugu, menditik paseoa eman dugu, herri kirolak burutu ditugu eta tirolinatik botatzean, gozatu dugu. Errepikatzeko gogoarekin geratu gara, hurrengoan bi gau joan beharko dugu. Argazkiak ikusi nahi?   ARGAZKIAK

2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

TAILERRETAN TRANSUMANTZIA

 TAILERRETAN TRANSHUMANTZIA



Transhumantziaren inguruan hitz egiten egon gara oraingoan. Pertsonek euren abereekin batera burutzen dituzten urrutiko larre-aldaketa eta horietarako aldikako ibilaldi finkoei buruz. Urtaroak aipatu ditugu eta ekintza desberdinak burutu ditugu tailerretan. 

Sukaldaritzan, migak prestatu dituzte, Euskara tailerran argazkien deskribapenak oinarri izanda jolasak egin dituzte, Matematikan, denbora neurtzen egon dira eta dendarekin jarraitu dute eta arte tailerran artilearekin arte lan desberdinak egiten ikasi dute. 

Beti bezala, asko disfrutatu dute.  Hona hemen ARGAZKIAK