Maiatzaren 20an bigarren mailakook Beintzako aterpera ere abiatu ginen gau bat pasatzeko.Autobusez geldiune bat izan genuen Bertizen hamaiketako hartzeko eta jolasteko parkean.
Oso ongi eta gustora ibili ginen leizezuloan, menditik, soroetatik eta animali asko ikusi genituen. Koba barruan saguzar bat lotan zegoen. Bidean Mikelek ipuinak kontatu zizkigun. Merendatzeko Beintzako eskolako lorategian izan ginen ..
Aterpean sokaz, kartak eta baloiaz gozatu genuen ondoko frontoian.
Ostiralean Herri-kirolak, eta taldeko jolasak pilotalekuan izan genituen
.Eguerdian , bazkari ederra jan eta gero Mendillorrira bueltatu ginen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina