2024(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

ARTE TAILERRA. ALEMANIA

 ARTE TAILERRA

ALEMANIA

Oraingoan etxetik urrun joan gara, Alemaniara hain zuzen ere. Euskal Herrian ere mural ederrak ditugu baina Alemaniakoak aztertzen egon gara. Guk ere tailerrean gure muralak osatu ditugu, bakoitzaren lan txikiarekin, lan handia lortu dugu denon artean. Sortzen oso ongi pasa dugu. ARGAZKIAK

2024(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

MENDILLORRIKO UR BILTEGIAK

 MENDILLORRIKO UR BILTEGIAK





Eskolatik ze gertu ditugun ur biltegiak, paseo polita eman dugu. Ura, balio handia duen baliabide naturala dela argi geratu zaigu. Ura nola iristen den gure etxeetara erakutsi digute. Garrantzitsuena, gure altxorra zaindu behar dugula. ARGAZKIAK

2023(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

IRATI UDAZKENA

 ARTE TAILERRA

IRATI

UDAZKENA





Trimestreko azken tailer honetan, udazkenean murgildu gara. Hostoekin eta koloreekin jolasten ibili gara. Apaingarri eder bat sortu dugu denon artean. Disfrutatu dugu. ARGAZKIAK






HONDARRIBIA

 ARTE TAILERRA

HONDARRIBIA

Arraunlariei buruz hizketan aritu gara, kirol honetan talde lanak duen garrantzia aipatuz.

Egurrezko pinzak margotu ditugu eta arraun batzuk eratu ditugu. Talde bakoitzari bere izena jarri diogu eta itsaso bat ere marraztu dugu, girotzeko eta erakusketa txukuna geratzeko. Gustora aritu gara  ARGAZKIAK

ARTE TAILERRA // MENDILLORRIKO TXIMINIA

 ARTE TAILERRA

MENDILLORRIKO TXIMINIA



Kaixo!! lehenengo tailerra burutu dugu. Gure bidaia hasteko gertuko tokia aukeratu dugu, Mendillorriko tximinia. Etxetik ekarritako tutuak tenperaz margotu ditugu, horretarako kolore nahasketa egin dugu. Lehortu direnean, modu desberdinetan tximiniak egin ditugu. Kaplekin ere tximiniaren forma irudikatu dugu eta errotulagailuz tximini desberdinak marraztu ditugu.
Oso gustora aritu gara. ARGAZKIAK




2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

UDAZKENA

 

UDAZKENA

Udazkeneko gaiari agur esateko, lehenengo mailako ikasleok olerkitxo hau ikasi dugu.


"HAIZEA DABIL, FIRIN FARAN
ZUHAITZAK OKER, HOSTOAK HEGAN
HAIZEA ETA HAIZEA UDAZENEAK"

 


2023(e)ko urriaren 26(a), osteguna

ORGI OIHANEAN

 

ORGI

1. mailako ikasleak




Urriaren 25ean Elorriko lehenengo mailako ikasleak Orgi Oihanera joan ginen. Hara iritsi eta basoan zehar Beatriz eta Sergiorekin haritza, ezkurraren ipuina eta igela eta hegaztien bitxikeriak ikasi genituen. Hamaiketakoa hartu ondoren eskolara bueltatu ginen.